andoni egana
HITZ ETZANAK

Zentzua

2019ko ekainaren 5a
00:00
Entzun
Ilunabar batez preso bat korrika sartu zen barrakoira. Irteteko patiora esan zigun, inularrea zoragarri zetorrela. Han kanpoan, zutik ikusi genituen hodeitzar lodiak mendebalderantz. Geugandik hurbilago baziren beste hodei asko, une oro formaz aldatuz zihoazenak, eta kolorez ere oraintxe urdin altzairuzko eta oraintxe gorriminik gorriminen. Barrakoien arrea kontraste mingarri zen lur lokaztuko putzu-zuloetan zeru sutu harekin batera islatzen zenean. Eta orduan... isil- isilik urrats batzuk aurrera egin eta hala esan zion preso kide batek beste bati: 'Zeinen ederra izan litekeen mundua!'».

Victor Frankl psikiatra vienarraren liburu bateko pasartea da, neuk euskarara ekarria. Judua zen, eta nazien kontzentrazio esparruak jasan behar izan zituen. 100 urtera hurbildu zen, halere. Haren filosofiaren oinarrizko ideia da zailtasun une mingotsenetan ere pertsonak baduela askatasuna bide bat edo bestea hartzekoa, egiten ari denari zentzua aurkitzean datzala gakoa.

Horrelako kontuetara joan zitzaidan gogoa atzo berripaper honen lehen orrian suizidioei aurre egiteko Eusko Jaurlaritzak plan bat ondu duela irakurtzean. Bada albiste. Ez gara beti pilota finalaz edo Nafarroako Gobernu berriaren osaketa zail bezain misteriotsuaz arituko...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.