andoni egana
HITZ ETZANAK

Lotsa

2019ko ekainaren 12a
00:00
Entzun
Duela gutxi, igarkizun batekin hasi zuen Jone Uriak berripaper honetan duen zutabea. Zer da daukanari eman egin behar zaiona, eta ez daukanari kendu? Arrazoiaz ari zen... Ezaguna da, bestalde, kontzeptu beraren jiran eztabaida baten ondotik bi adiskidek izan zuten elkarrizketa: «Bale. Konforme. Arrazoia emango diat», batek, etsia. «Hik niri arrazoia eman? Nola emango didak, ez daukak eta!», besteak, zipotz.

Bizitza ez da, ordea, beti hitz-joko eta ideia indartsuen jolasa. Ez zuten batere ongi pasatuko Iñaki Errazkinek eta Ainhoa Intxaurrandietak azken bolada. Gipuzkoako Ingurumen diputatu ohiak eta herrialde bereko Hondakinen Kontsortzioko presidente izanak 46 milioi euroko zigorraren mehatxua izan dute ate-joka Zubietako errauste plantaren lanak geratzeak eragindako kalte ekonomikoa beren gain har zitzaten nahi baitzuten gero agintean jarri ziren jeltzale eta sozialistek. Buru arruntetan kabitzen ez diren zifra horiek jiraka, loa biltzen ez da erraza izango. Libre dira orain. Eta arrazoiaren jabe, auzitegiek diotenez.

Berriz ere jolasari ekinda, betiere sortzea asmatzea baino asegarriagoa dela sinetsita, igarkizun bat luzatu nahiko nizueke. Zer da ez daukanak ematen duena eta daukanak ematen ez duena? Dirua izan daiteke. Lotsa ere bai...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.