andoni egana
HITZ ETZANAK

Jan

2019ko ekainaren 26a
00:00
Entzun
Jaiak bete-betean. Urteko asterik gogorrena herriz herri gabiltzan titiriteroontzat. Zortzi egunen baitan sekulako santu-santen pilaketa: San Joan, San Pelaio, San Pedro, San Martzial, Santa Ixabel...

«Zuek bai bizi!»-ri erantzunez aspaldi bota zuen bertsolari batek dena ez dela dirudien hura, bizimodu hori gogorra ere izan daitekeela, langostino asko jan beharra dagoela ogia irabazteko. Urte askoan mahaiaren bueltan lan egin dugunok ez dugu ezusteko handirik izaten zein otordu mota datorkigun asmatzerakoan. Gaztetxean kalabaza purea edo pasta-entsalada. Jubilatuen bazkaritan sarrerakoak, legatz frijitua, redondoa —fin-fin moztua— eta postrea. Eta bestelako otordu gehienetan... gehiegi. Maiz pentsatu izan dut mahaiko betekadak asetzen gaituela gehien jaietan ere. Eta pena dela ordu gutxi baino irauten ez duen zerbait poz-ardatz hartzea. «Biharamunean» eta «komunean» hoskideegiak direla aukeran, alegia.

Ez du beti pozak komunean behera bukatzen, ordea. Elikagaiek sakeletan ere buka dezakete. Okerragoa da betekada hori. Hau idazten ari naizela arituko dira legebiltzarrean ikastetxeetako jantokietan catering enpresek ezarritako salneurrien aferaz. Batzuek, ogia irabazteko, sekulako morokila sortu beste onik ez dute izaten...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.