andoni egana
HITZ ETZANAK

Kirol-poltsa

2019ko azaroaren 8a
00:00
Entzun
Marokoarra da. Ez hain gaztea ere. Ikastaroren bat burutu berri zuen, baina enpresa askok uko egin zion bere lan eskaerari. Elgoibarko lantegi txiki batean ameto eman zioten arte. Lehen egunetik liluratu zituen lankide eta nagusiak. Zegokionaz gain beste lan batzuk hartzen bazekien. Lana «ikusi» egiten zuen inork zer egin behar zuen agindu baino lehen. Eta hori dohain estimatua izan da beti lantegi txikietan. Badirelako lana «ikusi» egiten duten langileak eta ikusten ez dutenak...

Gustura zeuden oso lantegiko arduradunak lehen lanegunaren amaieran. Lantegi sarreran zeukaten bulegoko idazkariak eman zien pasadizoaren berri. Irteerakoan, hurrengo egunera arte agurtzearekin batera, «berriak» bere arropa eta trepetentzako eraman zuen kirol-poltsa jarri zuen mahaiaren gainean. Eta inork halakorik eskatu gabe ireki egin zuen. Aztoraldia pasatu zitzaionean esan zion idazkariak ezetz, ez zeukala horrelakorik egin beharrik, fio zirela, gau ona pasatzeko.

Frantziako Gobernuak «immigrazio profesionala» bultzatu nahi du. Zer premia dituzten enpresek, horren arabera onartu migratzaileak. Elgoibarko kasuaren ifrentzuko irudiak etorri zaizkit. Migratzailea lana bukatu eta etxerantz eta enpresariak poltsak ireki eta dirua atzaparka sartzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.