andoni egana
HITZ ETZANAK

Orriak

2020ko maiatzaren 5a
00:00
Entzun
Bizitzako urterik gehienetan bizi izan naiz trenbidetik oso hurbil. Ez dakit horregatik den, baina trenak badu niretzat bestelako garraiobideek ez duten esanahia. Eragiten daki trenak poetika bat, autobusak edo hegazkinak nekez lor dezaketena. Agurrak ere agurrago dira tren geltokian, bus geltokian edo aireportuan baino.

Haurtzarora narama trenak, trenbidea gure jolastoki nagusienetakoa zen garaietara. Trenbideko karrilen gainean lantzen genuen gorputz oreka patineteak heldu aurretik; trenbidea zen gure barrabaskeria leku maiteenetakoa, helduen begiradatik urrun, txanponak zartatzeko edo sugandilaren bat leherrarazteko orduan; gaztaroan, trenbidea zen herrigunetik etxerako bidean laburbide, eta lasai igarotzen genuen, nahiz txikito batzuk hartu ondoren begirada lausoagoa izan.

Balkoitik ikusten dut orain trena pasatzen. Pandemiaren eraginaren neurgailu subjetibo bezain on bihurtu da niretzat. Beteak zihoazenak nola hustu diren ikusi ahal izan dut egunik egun. Orain, berriz betetzen hasten ikusteko garaian, naturak egin du nire jolas inozentearen aurka. Trenbide ertzeko arbolen orriak asko sarritu dira bi hilabeteotan. VOXekoa banintz, lasai botako nuke Pablo Iglesiasek propio ureztatu dituela, datuak ezkutatze aldera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.