andoni egana
HITZ ETZANAK

Iraganean

2020ko uztailaren 1a
00:00
Entzun
Egin egingo da. Egokitua, baina egin. 55. ediziora helduko da Durangoko Azoka. Letozkeen berrikuntzek adinako arreta erakarri dit zifrak berak. Iraun/iraungitze borroka horretan irauten asmatu duten ekimenek zer-nolako itzala duten iruditzen zait azpimarragarri. Pertsonarengatik esaten da zahartu dela, garrantzitsu oro aspaldi gertatu zitzaiola jabetzen hasten den unetik...

Ez naiz atzoetsia. Baina guri ere garrantzitsu oro aspaldi gertatu zitzaigula iruditzen zait tarteka. Eusko Ikaskuntzak eta Euskaltzaindiak ehun urteak jiratu dituzte; Donostiako Musika Hamabostaldiak laurogeiak beteak ditu; Zinemaldiak ia hirurogeita hamar; hirurogeiren bueltan dabiltza Txillardegiren edo Arestiren lehen lanak, kooperatibak, Ikastolen mugimendua edo Euskal Kantagintza Berritzat izendatu zutena; Zeledonek hirurogeita hiru beteko ditu; Udako Euskal Unibertsitateak mende erdia ez du urrun... Marijaia bera ere ez da ezagutu genuen gaztetxo hura. Berrogeita bi egitera doa.

Aspaldi sortuak dira gure kulturarentzat muineko zaizkigun ekimen guztiak? Espero dut berrogei urte barru izango dutela sentsazio bertsua. Esango dutela: «Lehen bai! Sortu zituzten Euskaraldia, Euskal Herria Zuzenean, Mintzalaguna... eta gu orain zertan gabiltza?»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.