andoni egana
HITZ ETZANAK

Egurastu

2020ko uztailaren 2a
00:00
Entzun
Baziren hitz jakin batzuk grazia berezia egiten zidatenak. Bizitza arruntean—etxean, kalean, lagunen artean— ez ziren inoiz azalduko, baina ikastolako testulibururen batean edo abestiren batean han egongo ziren gordeta, eta ondorioz, izan bazirela bazenekien. Horietako bat zen egurastu.

Gerora ikasiko zenuen ez dela hitz berria, Iztuetaren garaietarako erabiltzen zela. Esan nahi duela «haizetara atera» edo horrelako zerbait, eta egurastu egin daitekeela pertsona , baina baita arropa, etxe-zokoren bat edo lurra bera ere eta medikuek, osasungarri zelako, gaixo batzuei egurasteko agintzen zietela.

Bakoitza bere ordutegian, maiatzean kalera ateratzen hasi ginen unean, «egurastera» irten ginela esatea sekula baino zehatzagoa zatekeen. Iritsi da, ordea, uztaila. Eta ez dugu aski egurastearekin. Orain «deskonektatu» egin behar dugu. Eta «pilak kargatu». Eta horretarako ez da aski ezkaratzetik irten eta bueltaxka bat ematearekin. Joan egin behar da; eta itzuli. Eta nire zalantza da: egurasteaz haragoko zerbaiten premia sentitzen hasi ginelako jo behar izan genuen gaztelerara, ala zerbait horigaztelaniaz izendatzen ikasi genuen unetik hasi ginen eguraste soilaz haragoko premiak sentitzen?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.