andoni egana
HITZ ETZANAK

Gripea

2021eko martxoaren 4a
00:00
Entzun
Egia da. Aste honetan Edurne Begiristainen artikuluak gogorarazi digu. Ia ez ginen ohartu ere egin falta zenik. Gripea. Betidaniko gure laguna. Gehienontzat —ez guztiontzat tamalez— neurri egokiko gaixotasuna. Asko beldurtu eta gehiegi nozitu gabe atsedenaldi bat hartzera behartzen eta baimentzen gintuen ondoez betikoa.

Udan jarri gintuzten jakinean. Negu gorria aurreikus zitekeen gripearen eta koronabirusaren oldarraldiek denboran bat egiten bazuten. Heldu zen negua, eta gripeak bakean utzi gaitu aurtengoz. Zero kasu. Zerikusi handia izango dute horretan koronabirusetik babesteko hartu ditugun neurriek; mugikortasun murriztuak ere izango du zerikusia; baita gripearen aurkako txertoa hartzeko eginiko kanpaina suharren ondorioz jende gehiago txertatu izanak ere. Bi birusen arteko harremana zein den eta horrek birusetako bati zenbateraino eragiten dion zientzialari eta medikuek ikertu beharko dute…

Hori baino ez da? «Atrebitu hadi, ba, egoera honetan, gripea daukaala pentsatzen!», bota zidan lehengoan adiskide batek. Nik, eta egia da hau ere, ez dakit inoiz griperik izan dudan. Tirriki-tarraka pasatako egun edo boladatxoak, baditut. Neure buruari atsedenaldi bat hartzeko baimena emateko adinako zer edo zer. Gripea deitzen nion…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.