andoni egana
HITZ ETZANAK

Gozatu!

2021eko irailaren 7a
00:00
Entzun
Entrenatzaileak dei egingo dio ordura arte aulkian zegoen jokalariari. Aginduak eman dizkio suhar bezain presaka: «Ezker hegalean irtengo zara. Baina normalean baino hamar-hamabost metro atzerago. Defentsan bestaldeko aurrelariak gure zentralak erakartzen dituenean espazioa zuk itxi. Baina asko ireki gure zentrala baloiaz jabetzen bada. Besteen hamarrari distantzia eman. Hamaikaren gain-gainean egon. Erdikoarengana hurbildu eta motzean jokatu baloia guk daukagunean, eta, aurrera jotzean, utzi ertza erditik datorrenari eta zuk barrurantz egin. Kornerretan, erasoan lehen zutoinera jo eta defentsan bigarrenera, eta erne atzetik zer letorkeen. Eta batik bat… gozatu!».

Balio beza pasadizo hiperbolizatuak egungo gizartearen joeren berri emateko. «Gozatu!» esaten diogu lagunari agur egitean; «gozatu!» batekin amaitzen dugu jendaurreko jarduna; «gozatu!» izaten da maiz posta-elektronikoz bidalitako mezuaren azken hitza. Gozatzea betebehar bihurtu zaigu nonbait.

Pandemia sortuz geroztik, inguruetako kirol-portuetan gero eta ontzi gehiago omen dabil; toldo-saltzaile eta konpontzaileak lanez lepo omen dabiltza; piszina egile eta egokitzaileak beste hainbeste. Batzuek oso serio hartu dute nonbait gozatzearen hori. Askok, eutsita aski izango du...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.