Noiz sortua: 2020-02-12 00:30:00

BIRA

Pertinentzia

Onintza Enbeita -

2020ko otsailak 12
Zergatik koreeraz? Ez diote oso galdera pertinentea egin Bong Joon Hori Hollywooden. Bera korearra da, filma Koreari buruz egin du eta filmeko aktoreak korearrak dira. Zein zentzu izango luke Parasite filma beste hizkuntza batean egiteak? Galderaren inpertinentziak ingeles hiztunak ere aztoratu egin ditu sare sozialetan, baina badakizue, zinema industrian ingelesa da nagusi. Eta nagusiarentzat beste hizkuntza guztiak zalantzan jartzeko modukoak dira.

Eta pentsatu dut justizia karmikoa izango litzatekeela Bong Joon Horen lekuan Espainia edo Frantziako zinema zuzendari bat egotea. Arnasarik gabe gelditu arte egingo nuke barre telebistaren aurrean kazetariak galdetuko balie ea zergatik sortu duten zerbait frantsesez edo gazteleraz. Eta badakit Frantzia zein Espainiako kazetari guztiak sutan jarriko ziratekeela, eta telebistako mahai inguru kasposo guztietan aterako liratekeela ahoetatik sugeak, eta aldizkari guztiek kondenatuko lukete su eternaletara galdera egitera ausartu den kazetaria. Baina nik barre egingo nuke, barre eta barre, eta barre berriz ere, eta, haiek entzungo ez ninduketen arren, telebistari esango nioke: izorra zaitezte ganora bakook, bostehun urte baino gehiago daramatzazue euskaldunoi gauza bera galdetzen.

Albiste gehiago

Apirilaren 2an eguneratua, 13:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 10.022 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 555 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 2.459 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Gizon bat, Zagreben. ©ANTONIO BAT / EFE

Sakelakoen kokapena jasoko du Madrilek

Berria

Telefonica, Orange eta Vodafone konpainiek euren sareak erabiltzen dituzten sakelakoak non dauden kontrolatuko dute, eta informazioa Madrilgo Gobernuari emango diote. Koronabirusaren aurkako borrokan, populazioaren inguruko mugimenduei buruzko datuak biltzea da asmoa, Madrilen arabera, eta, gaineratu duenez, ikerketak ez ditu “gizabanakoen mugimenduak atzemango”, baizik datu “anonimoak eta multzoka”.

Murga, Urkullu eta Beltran de Heredia, diputazio iraunkorrean telematikoki azalpenak ematen. ©/ Irekia

Oposizioak «gardentasun falta» egotzi dio Urkulluri

Irati Urdalleta Lete

Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak azalpenak eman ditu Eusko Legebiltzarreko diputazio iraunkorreko bilkuran, EH Bilduk hala eskatuta. Argudiatu du «osasun arduradunen ezagutzan eta unean-unean jasotako informazioan oinarrituta» jokatu dutela.

Donostiako ospitaleko langile batzuk, mobilizazio batean ©Jon Urbe (Foku)

Osasuna bermatzen ez duten enpresak, fiskaltzara

Jokin Sagarzazu

LABek langileen kexak igorriko dizkio, zigor instrukzioko prozesuak ireki ditzala eskatzeko. Ohartarazi du oinarrizko zerbitzu batzuk «kolapsoan» daudela. ELAk, berriz, materiala bermatzeko eskatu dio EAEko Auzitegi Nagusiari.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna