andoni egana
HITZ ETZANAK

Zerrenda

2019ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
Gizonezko despistatua, bere zilborrari baino begiratzen ohitua ez dagoena; gizonezko mindua, lagunarteko otorduetan ere beti mahaiburuan jartzen dena, zer esanik ez etxean edo lantokian, eta bere betiko lekuari eutsi nahi diona; gizonezko ardatz-izaten-ohitua, grebarako oihua inork baino ozenago egiteko prest legokeena, dagokion edo ez hausnartu aurretik; gizonezko gizonezkoa, bere funtzio bakarra kobatik ehizara irten eta ahalik eta pieza gehienekin itzultzea dela sinetsita dagoena, eta otordua prest aurkitzen ez badu mundua jausten zaiona; gizonezko galdua, zerbait aldatu beharra zegoela bai, aldatzen ari dela ere bai, baina egoera berrian bere tokia aurkitu ezinean dabilena; gizonezko pasako zaiek-a, mundua mundu deino modu jakin batekoa izan bada orain gauzak ez direla kolpera aldatuko, eta urak bere onera etorriko direla pentsatzen duena; gizonezko beldurtua, badaezpada inongo saltsatan ez sartzea hobetsi duena; gizonezko kolaboratzailea; gizonezko kolaborazionistatzat joa; gizonezko etsia, sorgin bakan batzuk beste hainbeste nola konbentzitu dituzten ulertzen ez duena...

Gehiago luza zitekeen zerrenda. Baina sail batean edo bestean, edo bat baino gehiagotan aldi berean, nahita edo nahi gabe, kontzienteki edo ez, hor gaude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.