andoni egana
HITZ ETZANAK

Morboa

2020ko maiatzaren 26a
00:00
Entzun
«Zerbaitenganako edo norbaitenganako gehiegizko ikusmina edo erakarpen gaiztoa» da morboa, Euskaltzaindiaren arabera. Atsegin behar ez lukeen zerbaitekiko, galarazia dagoenarekiko edo ohiko arauak apurtzen dituenarekiko erakarpena dela erantsi arren, ez genuke morbo hitzaren osotasuna harrapatu ahal izango. Hain da kontzeptu brumartekoa! Umetan ikasten ez den hitza da morboa. Gure arbasoek sekula erabili ez zutena segur aski. Nola izendatzen zuten orduan gaur morbo deitzen dugun hori?

Itxialdian morbosoa noiz-zertan izan naizen errepasatu dut. Aitortu beharrean nago: zerrendek gehiegizko erakarpena sortzen dute nire begi-garunentzat. Eta egun dena da sailkapengai, hasi kirol ligekin eta amaitu jatetxerik onenekin edo liburu salduenekin.

Konfinamenduko lehen bi hilabeteetan kutsatu kopuruaren araberako herrien sailkapena argitara eman dute erkidegoan. Zenbait egunetan, sailkapenari begiratu eta norbere herria non zegoen ikustean zetzan gure jolas-etako bat. «Ño! Ermua gainditu dugu, atzo atzetik ginen eta!». «Hara! Azpeiti-Azkoiti pare-parean hemen ere!».«Ia Irun harrapatu dugu!». Azken pare bat astean agintariek ez dute gure eskuetan jarri herriz herriko zerrendarik. Hobe. Kapaz gara gu elkarri errua eransten hasteko...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.