andoni egana
HITZ ETZANAK

Udako gaia

2021eko irailaren 11
00:00
Entzun
Bertsogintzak ertz gehiago du orain duela urte batzuk baino. Plazak eta zirkuituak, orain, askotarikoak dira. Errazagoa zen duela urte batzuk udako gaia zein zen antzematea. Viagraren uda izan genuen; banderen gerraren uda ere bai. Indurainena, Himalaismoarena, Ipar Irlandaren uda... Denborak gandua eransten die oroitzapenei.

Aurtengoari ez zaio asko falta amaitzeko, eta, birusaren gaiak den-dena zeharkatzen duen arren, bada beste gai bat behin baino gehiagotan azaldu zaiguna: mehatxu eta erasoena. «Zure ikastetxeko horma batean pintada bat azaldu da Oinatz maricón dioena». Edo, «Kalean zoazela, gazte batek besteari puto negro deitu diola jabetu zara». Plazagizartearen ispilu izaten da, eta gaiak, plazarakoak. Gertatzen ari dena baino ez du islatzen urtez urteko udako gaiak. Ederralitzateke bi hamarkada barru, 2021eko uda hartako gaia urrun eta gainditua sumatuko bagenu. Ez dakit ahal izango dugun...

Behin eta berriz jartzen den gaiak adina adierazten du, ordea, jartzen ez denak. Duela lau urteko udako gaia Katalunia izan zen. Katalunia gora eta Katalunia behera aritu ginen, ia aditu bihurtzeraino. Badut susmoa aurten ez dela ia inon plazaratu. Gaurkoa da egun egokia, batetik edo bestetik, behiala udako gaia izan zena erdigunera ekartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.