andoni egana
HITZ ETZANAK

Txitxirioak

2021eko azaroaren 20a
00:00
Entzun
Gehiegikeria hutsa iruditu zitzaidan hasieran. Mila aurkezpen, sari eta lehiaketa izan dira Donostian eginberri diren San Sebastian Gastronomika, Euskadi, Basque Country jardunaldietan. Errezeloz ari nintzaion egitarauari begira, oro baita food egun. Irri-murritxa eragin zidan Alusaldu izeneko enpresa bat badela jakiteak. Barrez hasi nintzen Txitxirio Lehiaketa Nazionala ere bazela irakurtzean. Baina ez zegoen zertan. Txakolinak, ardoak, txuletak, babarrunak, piperrak... sariketa bat merezi badute, zergatik ez garbantzuak? Txitxirioak bide ematen du Historian eta Filosofian murgiltzeko, Zizeron handiari goitizen hori jarri baitzioten sudur-puntta garbantzu formakoa zuelako; bide ematen du euskaldunok koloreak izendatzeko dugun moduaz zerbait ikasteko, behin, Mañukorta bertsolariak «garbantzu koloreko jertse polit bat» galdu zuela kontatu baitzigun. Ez genuen aurkitu, eta kolorea zehazki zein zen jakin gabe geratu ginen.

Ospetsua egin zen Mario Vargas Llosak bere pertsonaia baten ahotan ipini zuen galdera: «¿Cuando se nos jodió el Peru, Zavalita?». Duela urte gutxi, esamoldea ezagutzen ez zuen adiskide batek eman zion erantzuna, nahi gabe: «Garbantzuari humus deitzen hasi ginenetik izorratu huen Euskal Herria!».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.