Albistea entzun

HITZ ETZANAK

Eromena

Andoni Egaña -

2023ko maiatzak 24

Amaiur Luluaga dantzariari egindako elkarrizketan irakurri genuen atzo: «Eromena eraikuntza sozial bat da». Eromenaren eta normaltasunaren arteko mugarik ez da, berak dioenez. Dikotomia horren gainean hausnartuz egin du dantza Bailar la locura dokumentalean. Eta eman digu zer pentsatua...

Azken boladan, gazteleraz, eromenaren gorazarrea egitea modan jarri dela esango nuke. Zentzu gutxieslea baino gehiagotan hartzen du laudoriozko zentzua loco hitzak. Liburu bat «una locura» dela esango dizu goraipatu nahi duenak; «puta locura» gorenaren gorena da; jokaldi bat ongi txirikordatua bada, «una jugada de locos» esango dute. (Jokaldia egin dutenak emakumeak badira ere, ez dute hitza femeninoan esango, bestelako esanahia hartuko bailuke).

Gurera ez da oraindik iritsi eromenaren laudorio hori. Gurean, usadioz, ero hitzak ertz biziak ditu, eta esana borobildu nahi dugunean, zoro askoz ere leunagoa erabiltzen dugu. Eta hitzetik hortzera erabiltzen dugun zoragarri hitzari esker ez dugu akaso albo-hizkuntzak eman duen urratsik eman beharrik ere. Baina betiere mugak marrazten ditugu. Ezabatze aldera, dokumentala ikusteaz batera, Xorieri mintzo zen... kantua jarriko nieke batxilergoko ikasleei. Erotuko gara, baina iparrik galdu gabe.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Gaiak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.