Miren Amuriza.
BIRA

Ai!

2018ko ekainaren 21a
00:00
Entzun
Kaixo, aspaldiko» diotsu depilatzaileak, «zenbat hazi zaizun mototsa irailetik hona!». Ohatilan etzan eta bi, lau, zortzi, hamabi tirakadaren ondoren, «uda berri on!» esan dizu argizaritatik atera berri duen espatulari puzka.

Non ote eskolako aldageletan lagunen besapeei zeharka (eta inbidiaz) begiratzen zenien garaiak? Idazmahaiko flexoarekin zeureei argi egin eta «ileren bat, ileren bat, ileren bat nahi dut» pentsatzen zenituenekoak. Zer eta, zuri harro erakusteko moduko matazatxoa hazi zitzaizunerako, lagunak beraienak ezkutatu ezinik ibil zitezen! Handik gurasoeneko komunean krisketa itxi eta bizar-xaflarekin izterrak marka-marka egitera; depilatzea libreki harturiko erabakia zela sinestera. Eta handik intsumisiora; ume-umetatik edertasun kanon jakin bat, heteropatriarkala, imitatzeko hezia izan denaren erabakia hain librea ere ez dela jabetuta. Behin-behineko intsumisiora, hobeto esanda: irailetik maiatz-ekain bueltara, ezta? Depilatzeari erabat uzteko baino inkoherenteagoa baitzara zu (edo, zuk esaten duzun lez, koherentzia malguagokoa); besapeko ileei (neurrian) luzatzen uzten dien bitartean, zangoetako biloa kentzen dutenetarikoa.

Ordea, gero, depilatzailearenetik etxeratzean, hasten zara arropak eranzten eta «ai!», tirakada minbera iztaian. Argizaria ez eze, kontraesantxoak ere geratzen baitzaizkizu kuleroetan itsatsita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.