Onintza Enbeita
BIRA

Begiratu

2022ko martxoaren 17a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
«Ola, gilipollas», horixe da institutuko txatera inoiz idatzi dion pertsona bakarrak idatzi diona. Nahita idatzi dut «ola» h gabe, halaxe idatzi baitiote 13 urteko nerabeari. Ikasketetan besteak baino atzerago doalako egiten diote burla, baina mezua bidaltzeko ausardia izan duenaren maila ere begira... Seguruenetik mezua jaso duena ez da santu hutsa izango, baina haren amak mezua ikusi duen moduan, bidali duenarenak ere ikusiko zuen. Berdin dio. Min hartzen duenaren gurasoak dira beti bueltaka dabiltzanak: biktimarenak. Eta hori horrela da beti: bullying-a edo haren zantzuak agertzen diren kasu guztietan. Gure seme-abalak izan arte bakarrik daudenak, edo beldurragatik institutura joan nahi ez dutenak, edo urtebetetzeetara gonbidatzen ez dituztenak, edo zapatuetan planik ez daukatenak ez dugu ezer egiten. Bakarrik dagoena lotsatia dela pentsatzen dugu, edo gurasoek gehiegi babesten dutela, edo berezia dela. Askotan pentsatzen dut gurasoek hain enpatia gutxi badute, ea nola izango duten seme-alaba nerabeek elkartasunik, ikastea haiek baino gehiago kostatzen zaionarekin edo desberdina denarekin.

Ikusteko begiratu egin behar da, baina begiratzen duenak bere txarra eta bestearen ona ikus ditzake alderantziz beharrean, eta hori ez zaigu interesatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.