Albistea entzun

BIRA

Errespetua

Onintza Enbeita -

2023ko maiatzak 17

Hauteskunde kanpaina bete-betean gaudela, derrigor idatzi behar dut Gernika-Lumoko merkatu plazaren egoeraz. Astelehen honetan ez dira etorri; beraz, litekeena da datorrenean politikariak etortzea. Hauteskundeak direnero egiten dute buelta. Sutan jartzen naiz. Batez ere, agintean daudenek ez dutelako urte askotan ganorazko nekazaritza politikarik egin. Dena egiten dute monolaborantzen eta eutsi ezinezko inbertsioen alde. Dirulaguntzen menpe bizitzera kondenatu nahi gaituzue, eta guk ekoizten dugunetik bizi nahi dugu, batez ere.

Astelehenean plastikozko botila mordo bat eta zigarrokinak bildu behar izan genituen nire erreskadan geundenok gure ortuariak zaborrez inguratuta egon ez zitezen. Aurreko astelehenean esnea erostera joan nintzen Bizkaiganekoengana eta txori-kakaz beteta zeukaten mahaia. Kantoiko mahaietara hurbiltzea ezinezkoa da euria egiten duenero; izan ere, putzu itzela egiten zaie aurrean eta horrela ez dago bezeroak lasai arrimatzeko modurik. Benetan, pentsatu bi bider goxokiak banatzera etorri baino lehen. Galdetu zuen buruei zer den behar duguna, ze supermerkatu handiei aparkalekuak egiteko eta lurrak berrizendatzeko galdera hori eta beste asko egiten dizkiezue zuen buruei eta teknikariei. Erakusten zaiguna baino errespetu gehiago merezi dugu.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

M-28ko hauteskundeak: pentsatu beharreko zerbait

Sabino Cuadra Lasarte - Abokatua

Bilera ofizialak, pasabideko bilerak, komunikabideetako azalaren bilatze larria, alkatetza eta presidentetza aunitzi buruzko ezbaia... zurrunbilo horretan murgildurik gara, eta, horrenbertze ahotsen artean, zenbait gai garrantzizko ari dira urtzen. Ez dut erraten bertze batzuk baino garrantzitsuagoak direnik. Bai, ordea, hausnarketarako xede izan beharko liratekeela.

Gorrotoa heriotza mota bat da
'Don't Say Period'

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.