Albistea entzun

BIRA

Irudiak

Onintza Enbeita -

2023ko maiatzak 18

Morboak bizi gaitu. Ez naiz ni bekaturik gabea, baina ez dut uste mugaraino iritsi naizenik. Duela hiru edo lau urte barre egiten genion lehengusu bati: aurreko blokeak sua hartu zuen eta balkoitik grabatzen egon zen nola erretzen ziren teilatuko hagak. Ez zen ezer larririk gertatu, eta ez genuen ea burutik ondo dagoen galdetzeko adina seriotu. Sare sozialak eta mobilak zenbat eta gehiago zabaldu, gauzek okerrera egin dute, ordea. Eta herenegun nazka, mina, pena eta amorrua sentitu nituen. Nik ez dut irudirik behar Orion gizon batek bere bikotekide ohia hil duela sinisteko. Eta ez dut haien ingurukoen minaren gainetik gorpu biak oraindik bero agertzen diren bideorik nahi. Negargarria iruditzen zait, zentzurik literalenean, halako egoera batean daukagun lehen bulkada, grabatzea izatea. Eta eskolan denok ikasi dugu gorpuei izara jartzeko adina, edo, bizirik daudela uste badugu, eskua emateko adina. Hala ere, kode etiko, moral eta zibiko guztien gainetik hildakoen familiak esan behar izan zuen irudiak kentzeko. Eta badakit ez zirela erabat ezabatuko, badaezpada ere.

Egoera zailetatik hobeak ateratzen garela eta halakoak esaten ditugu, baina irudipena daukat, egoerarik gordinenetan ateratzen dugula benetan garena. Edo izan gaitezkeenaren bertsiorik okerrena.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

M-28ko hauteskundeak: pentsatu beharreko zerbait

Sabino Cuadra Lasarte - Abokatua

Bilera ofizialak, pasabideko bilerak, komunikabideetako azalaren bilatze larria, alkatetza eta presidentetza aunitzi buruzko ezbaia... zurrunbilo horretan murgildurik gara, eta, horrenbertze ahotsen artean, zenbait gai garrantzizko ari dira urtzen. Ez dut erraten bertze batzuk baino garrantzitsuagoak direnik. Bai, ordea, hausnarketarako xede izan beharko liratekeela.

Gorrotoa heriotza mota bat da
'Don't Say Period'

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...