Albistea entzun

BIRA

Guggenheim

Onintza Enbeita -

2023ko maiatzak 25

Azkenaldian astelehenero pasatzen dira azokatik. Aurretik joaten da baten bat eta atzetik eramaten du taldea. Gehienek belarritakoa izaten dute jarrita, eta handik entzuten dute non dauden. Ez dakidana da ea norbaitek azalduko ote dien nor garen gu, zer saltzen dugun, ze desberdintasun dagoen hemen zein munduko edozein lekutan bertan ekoitzitik eta kanpotik ekarritakora, nekazaritza ereduen arteko talka... Astelehenean ere ondokoak esan zidan. «Hara! Iritsi da itsasontzia Getxora, antza!». Gutxi gelditzen dira zerbait galdetzen, eta gutxik eskatzen dute argazkia ateratzeko baimena. Gehienak eurenean pasatzen dira belarritakoari adi, kamera eskuan, pintxoa jatera nora eramango dituzten kalkulatu nahian. Ez da nahiko nukeen turismo eredua: jendea aldran Gernikan zein Madrilen, Maulen zein Berlinen. Jendeari bizitza eredu bat erakutsi nahi nioke: bertan bizi garenona. Ez bakarrik nekazariena: euskal komunitatearena, herri txikietakoa eta handietakoa, emakumeena eta gizonena, borrokena, egunerokotasunarena...

Ez dakit kontziente ote garen Guggenheim Gernikan egiteak ekarriko digunaz. Mila aldiz pentsatu dut horretan, eta, hala ere, uste dut pentsatzen dudan baino okerragoa izan daitekeela oldeka datorren jendeak ekarriko duena. Garaiz gaude gauzak beste era batera egiteko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

M-28ko hauteskundeak: pentsatu beharreko zerbait

Sabino Cuadra Lasarte - Abokatua

Bilera ofizialak, pasabideko bilerak, komunikabideetako azalaren bilatze larria, alkatetza eta presidentetza aunitzi buruzko ezbaia... zurrunbilo horretan murgildurik gara, eta, horrenbertze ahotsen artean, zenbait gai garrantzizko ari dira urtzen. Ez dut erraten bertze batzuk baino garrantzitsuagoak direnik. Bai, ordea, hausnarketarako xede izan beharko liratekeela.

Gorrotoa heriotza mota bat da
'Don't Say Period'

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...