andoni egana
HITZ ETZANAK

Mugak

2019ko apirilaren 9a
00:00
Entzun
Mugaren batzuek badute bere grazia punttua. Ilusioa egiten du umetan, mendi baten gailurrean esaterako, jolasean ibiltzeak, zango bat herri jakin batean duzula eta bestea beste herri batean. Etxeak ere badira, sukaldea herri batean eta logelak bestean dituztenak, eta batean jan eta bestean lo egiteak badu xarmarik. Bertsotan ere aritu izan gara, antolatzaileek hala erabakita, batek herri batetik bota eta besteak auzoherritik erantzun, oso metro tarte txikian.

Mugarik gehienek, ordea, ez dute halako graziarik egiten. Gaur bertan izango dugu horren froga Euskal Herriko Itzulian. Abiatuko dira txirrindulariak Zumarragan eta Ertzaintza izango da trafikoaren gorabeheren arduradun ordubete pasatxoan. Lizarrusti gainetik hegoaldera jo ahala, Guardia Zibilak hartuko du lekukoa. Urtea joan eta urtea etorri, aldaketa horrek sortzen duen tirripi-tarrapak ongi baino hobeto islatzen du gure herriaren egoera. Pablo Casadok pentsatuko du bera agintean balego ez luketela poliziek lekukoa eman eta hartu ibili beharrik...

Zalantza bakarra daukat. Zein da euskaldunagoa, garai bateko bueltalpaisvasco edo orain ia el baserri adina zabaldu den la Itzulia? Eskerrak egunotan badabilen beste lekuko bat eskuz esku mugez gaindi!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.