andoni egana
HITZ ETZANAK

Nolabait

2019ko maiatzaren 16a
00:00
Entzun
Konfiantzazko jubilatu bat osasunez ongi dagoena, goizean goiz jaikitzeko ohitura duena, txirrindan ibilizalea eta begi zolikoa. Partidukoa bada, hobe. Bera luke edozein alkatek aholkularirik onena eta merkeena. Goizeko bederatzietarako joango litzaioke bulegora partearekin. Halako faroleko argia fundituta dago; halako bidetan ez dago zuloa besterik; halako tabernatako terrazak espaloia jan egiten du; halako hil da; halako tokitan zabor-poltsak azaltzen dira tokiz kanpo...

Hiri handietarako, bakarra ez litzateke aski, eta hartu bi-hiru. Herri malkartsuetarako, berriz, ipini txirrinda elektriko berri horietako bat jubilatuaren esku. Agintea egunero sortzen diren gorabeheren kudeaketa soila balitz, ados egongo zarete agintzeko modurik eraginkorrena hori litzatekeela.

Baina gure herri eta hirietako agintariei zerbait gehiago ere eskatzen zaie. Nolako herria eraiki nahi duten erabaki beharra daukate. Eta halako herria eraikitzeko zer antolamendu klase dagokien ongi pentsatu behar dute. Katigatuko dira aholkulariak Mankomunitateko bileretan, komertziante eta tabernariekin negoziazioetan, Europako diru laguntzen xerka paper artean... Deus onik ez, soldata baino. Jubilatuak, berriz, telebistara argazkiak bidaliz etsi beharko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.