andoni egana
HITZ ETZANAK

Etorkizuna

2019ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Entretenimendu modu xelebreak ditut. Esaterako, ehizak ez du niretzat inongo erakarmen indarrik, baina ehiza-txapelketen berri ematen duten albisteak irakurtzean, irabazle eta sarituen deiturei erreparatzen diet. Konturatua nago euskal jatorriko abizen gehiago azaltzen dela erdal jatorrikoa baino. Konstatazio hutsa da. Hortik aurrerako teorietan sakontzera ez naiz ausartzen.

Proportzionaltasuna apurtzen duen beste eremu bat pilotarena da. Begiratu batemanasteburuko pilota programari, hasi gaztetxoetatik eta amaitu goi mailakoetan, eta jabetuko zara euskal deiturak askoz ere gehiago direla erdal deiturak baino. Ez da berdin gertatzen belar-hockey talde baten hamaikakoari errepasoa emanez gero. Pilota benetan dela «euskal» jabetzeko behintzat balio izango dizu ahaleginak.

«Etorkizuna emakumezkoena da» bezalako esaldiak akaso zehaztasun urrikoak irudituko zaizkizu. Baina hankak lurrean kokatu eta adibide zehatzei heltzean, larritik adina duela egiatik konturatuko zara. Egunkari honek egiten dituen zozketak dira lekuko. Harpidedun sarituen izenak agertzen dira. Aste honetakoan, izenen bat edo izanen bat oker interpretatu dezakedala onartuz, 30 dira emakumezkoak eta 9 gizonezkoak. Beraiena da, bai, etorkizuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.