andoni egana
HITZ ETZANAK

Milioi t'erdi

2019ko uztailaren 16a
00:00
Entzun
Arantzazuk badu zerbait sinestun ez garenoi ere eragiten diguna. Eder zait beti, are gehiago lanbrotan edo euri langarra ari badu. Baina akaso bizitzako lehen dezepzioari lotu behar nioke Arantzazuk niregan duen tira. Artean izena asmatzeke, lehen «udalekuak» genituen. Joatekoa nintzen eta etxean geratu behar izan nuen eztarriko minez. Berrogeita hamaika urte dira...

Mende erdi da Jorge Oteizak bere lana bertako elizan azaldu ahal izan zuenetik. Erakusketa bat ireki berri dute Gandiaga Topagunean. Nerea Azurmendik DV egunkarirako egindako erreportaje batean irakurri dut atentzioa eman didan zerbait. Egitasmoa handia zen eta aurrekontua ere bai. 15 milioi pezeta. Izugarri garai hartarako. Arantzazuko aldizkariaren bidez eman zuten jakitera lehenik, eta herriz herri sermolari ere ibili ziren diru bilketa prestatzeko. Eta honela dio Juan Ignazio Larrea, egungo guardianak: «Orduan Gipuzkoa pobrea zen. Industria handiak hasten ari ziren. Halere, jendeak ahal zuena ematen zuen eta bi milioi batu genituen. Itxura denez Nafarroako iparraldean diru gehixeago zebilen eta han milioi t´erdi bildu ziren...».

Ez dakit egungo Iruñeko alkateari, esaterako, Arantzazuk deus eragiten dion. Baina diru-kopuruek behintzat zerbait adierazi behar liokete...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.