andoni egana
HITZ ETZANAK

Zentroa

2019ko abenduaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ameriketako herri batean genbiltzan. Pare bat autotan zortzi lagun eta bertako bi gidari. Borondaterik onenez ibili gintuzten batetik bestera, hau ikusi eta hura azaldu. Baina iritsi zitzaigun atseden hartu eta berriketaldi lasai bat egiteko gogoa. Ea kaferik hartzerik bageneukan. Baietz. Eraman gintuzten kafetegi batera. Eskatu zituzten kafeak, eta gu mahaian esertzera gindoazen unean, ezetz, autoetan hartuko genuela kafea, eta berriz ere martxan jarri ginen.

Behar genuen geure erako atsedenaldi bat. Herriari ez genion trazarik hartzen, ez plaza, ez eliza, ez taberna. Kaxkorik ezak gure orientazio gaitasuna ere birrindua zeukan. Halako batean eskatu genien gidariei ea herrigunera eramango gintuzten. Bekainak harrotu zituzten. «Zentrora», zehaztu genien eskaera. Baietz erantzun ziguten adeitsu. Eta herriko... zentro komertzial erraldoira eraman gintuzten.

Momentuz, Hondarribiko Udalak eten egin du Zaldunbordako outlet makrosaltoki proiektua. Borda handitxoa nonbait, Eusko Legebiltzarrak saltoki handietarako onartu zuen legearentzat. Ez da, ordea, lege kontu soila; xede kontua da. Zer nahi dugu, kafea autoan eta ibilian hartzen den herri bat, gunea komertziala soilik duena? Horretaraxe goazela dirudi...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.