andoni egana
HITZ ETZANAK

Parez pare

2020ko martxoaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Atzoko egunkarian, lehen orriaren ezkerretara Lizarrako berri. EH Bilduk, PSNk eta Geroa Baik bat egin dute alkatea aldatzeko. Zentsura mozio bat aurkeztu dute Navarra Sumako alkatearen aurka. PSNko hiru zinegotzietatik bik babestu dute. Sozialistenburuzagitza ez dator bat erabakiarekin... Ez da edozein alkatetza Lizarrakoa. Badu urrutixeagokoontzat ere indar sinboliko bat. EAJko Fortunato Agirre zen Lizarrako alkate Gerra Zibila piztu zenean. Frankistek fusilatu egin zuten, atxilotu eta bi hilabetera.

Orriaren eskuinetara bestelako berri bat. COVID-19ak eskolak itxi ditu Gasteizen. Eta Odon Apraiz ikastetxearen argazki bat, haur eta guraso atarian direla. Odon Apraiz, politikan eta kulturan murgilduriko pertsona. Salamancan karrerako lehen urtean nota bikainak atera zituela-eta gurasoek opari bat eskaini ziotenean, baserri batera joan eta euskara ikastea hautatu zuena. Internazionala kantuaren lehen euskal itzulpenaren egilea. Eusko Abertzale Ekintzakoa, edo oso ingurukoa. Gerra ondoren, errepresaliatua.

Ez dakit elkar ezagutu zuten Fortunatok eta Odonek. Adinez hiru urteren tartea baino ez zuten. Koronabirusak etxean bakartzen banau, bien arteko balizko elkarrizketa bat asmatzen eman ditzaket orduak...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.