andoni egana
HITZ ETZANAK

Paseoan

2020ko martxoaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Beti pentsatu izan dut bertsolariari bakarkako gaia ematen diotelarik, mikrofonoaren parean eta hanka geldian geratzea ez dela sortzeko gorputz-jarrerarik egokiena. Hala egiten dugu usadioz, pentsatzen ari garen tarte horretan mikro-oina den ardatzaren alde banatara balantzatxoak eginez, eta tarteka mikroa ukituz, eta berriz ukituz, eta berriz... Beti uste izan dut sortze unea emankorragoa litzatekeela oholtzan alde batera nahiz bestera paseoan ibiliko bagina eta bertsoa botatzeko unean hurbildu mikrofonora.

Peripatetiko deitu izan zaie Aristoteles filosofoaren ikasle eta jarraitzaileei. Maisuak paseoan zebiltzala ematen zizkien eskolak ikasleei, eta horiek erabaki zuten gogoetarako edo pentsamendurako paseatzea baino hoberik ez zela. Mendeetan zehar iraun zuen ohitura izan zen...

Datozen bi asteotan inoiz baino peripatetikoago jokatzeko aukera dugu. Motzean izatea. Bakoitzaren egongela, korridore, ganbara edo terrazaren neurrien arabera, urrats batzuk batera, beste batzuk bestera, gogoetarako edo pentsamenduak txirikordatu ahal izatekozerbait asmatu beharko dugu. Gainera, filosofo peripatetikoei lekukoa hartu zietenak estoikoak izan ziren Grezian. Badakizue: zetorrena zetorren bezala hartzea zuten bizitza goiburu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.