andoni egana
HITZ ETZANAK

Entusiasmoaz

2020ko maiatzaren 19a
00:00
Entzun
Garai bateko Grezian uste zuten jainko-jainkosaren bat zela pertsonaren baitan sartu eta besteei ez bezalako dohainak eskaintzen zizkiona pertsona hautatu horri. Poetak, profetak, maiteminduak... ziren entusiastak, theós bat beren barnean maiztertu eta edozeri suhartasun berebizikoz heltzen ziotenak.

Jasangaitz gertatzen zaizkit entusiastak. Entusiasmoak denborarekin duelako harreman handia, iheskortasunarekin, une jakin batean entusiasta dena hurrengoan akaso ez delako. Kutsatu nahiarekin ere badu zerikusia entusiasmoak, entusiastari iruditzen zaiolako bere huraxe hain dela ona, gainerako guztiek ere antzeko zerbait sentitu beharko luketela. Entusiastak dira behin eta berriz berera erakartzeko «anima zaitez!» hoska aritzen direnak...

Balkoietako iluntzeroko txaloaldiek ekarri dizkidate gogora entusiastak. Ni ere balkoiratzen nintzen, baina nire burua hotz, motz, sumatzen nuen zenbaiten suhartasunarekin alderatuz, ia ziniko, sentimendurik gabeko. Baina, hara non, egunen joanean, beste zerbait egiteko modua izan duen unean, entusiasta ez den balkoira azaldu ere egin. Bizia horretan zihoakiola zirudien-eta! Zuk, hotz, motz nahi bada, balkoira azaltzen segi duzu. Gainbehera begi bistakoa eta mingarriegia gertatu den arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.