andoni egana
HITZ ETZANAK

Ferrak

2020ko abenduaren 4a
00:00
Entzun
Horrek zorte ona ematen zuela eta etxeko atean ferra bat zintzilikatu zuen. Handik egun gutxira, atea danbateko handiegiz itxi, ferra erori, eta hanka bat apurtu zion. Igeltsatu zioten hanka, eta kalean zebilen. Lagun batekin topo egin zuelarik hala aitortu omen zion: «Egia da ferrarena. Sekulako zortea izan dut. Bi jarri izan banitu, orain bi hankak izango nituzkeen igeltsatuak».

Muturreko ezkortasuna bere baitan agortzen da. Baikortasun xaloegiak ere ez du on handirik egiten. Pandemiatik hobeak irtengo ginela zioten baikorrek; ez ginela irten ere egingo ezkorrenek. Gure lan eremuari dagokionez, ari gara, nolabait, irteten.

Bertsolaritzari dagokionez, ibili bagabiltza, baina erkindurik. Era jakin bateko saioak egiten ari gara. Bestelakoak, ez. Otordu osteetako bertsoaldi, jaietako plaza libreko saio, bertso-poteo… galdu egin dira. Erakundeen babespeko saioak egiten ditugu —eta eskertzekoa da—, baina herritarrek antolatuak sumatzen ditugu eskas, dela eskola bat, soziedade bat, auzo txiki bateko jai-batzordea, auzo handiago bateko euskara-elkartea… antolatzaile. Herri-ehundura horrek jasan du gordinen pandemia. Eta, tamalez, ez da desegin den bezain erraz berreraikiko.«Bi ferra jarri izan bagenitu…» pentsatu, eta aurrera jo beharko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.