andoni egana
HITZ ETZANAK

Mugarri

2021eko azaroaren 5a
00:00
Entzun
Pandemia hau norbere itzalaren tankerako zerbait da. Mendean hartzeko asmoarekin segika abiatzen bazara, ez duzu inoiz harrapatuko; ihes egiten hasiz gero, berriz, atzetik itsatsiko zaizu, eta ez diozu inoiz guztiz ihes egingo.

Jesukristoren jaiotza bezain mugarri bihurtu da pandemia. Berria edozein delarik ere, pandemiaurre eta pandemiaoste bereiziko dira. «Afiliatuen eta langabeen kopurua itxialdiaren aurreko mailara iritsi da» zuen izenburu nagusi berripaper honek ostegunean; «COVID-19aren pandemiaren krisiak ez du eraginik izan immigranteekiko pertzepzio eta jarreretan?», galdetu zion Edurne Begiristainek Arkaitz Fullaondo Ikuspegiko ikertzaileari; «Global Carbon Project egitasmoaren azken txostenak iragarri du pandemia aurretik adina isuri egingo direla aurten», irakurri ahal izan genuen...

Ulertzekoa da pandemiaren mugarri izaera berri hau. Gutariko bakoitzak ere, geure lan edo bestelako kontuetarako, pandemia hartzen dugu erreferentzia puntu. Buru osasunari mesede egingo genioke bestelako erreferentziak hartzen hasiko bagina. Esaterako: Katalunian erreferenduma egin zenetik ez dut bidaia luzerik egin. Edo 2017ko sanantonetatik ez dut alkoholik probatu. Edo Zizurkilgo bertso saiotik ez naiz mendira joan...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.