andoni egana
HITZ ETZANAK

Kalka

2023ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
Bi-hiru hitz esatea baino ez zen. Edo, une hartan inguruan inor ez bazebilen, ohartxo bat uztea. «Indamendira noa»; «Kukuarri aldera noa»; «Debara noa trenez eta oinez itzuliko naiz». Jakinaren gainean jarri. Hori zen etxean erakutsi zigutena, eta, nik behintzat, inoiz bete ez dudana. Beti ez da jakiten nora zoazen. Norabait abiatu eta beste norabait joatea ederra da. Deklaratu, aireportuetan egiten da eta ez etxeko sukaldeko altzari-gainekoan. Ez dakit naizen askatasun zale txoroa ala askatasun txoro zalea.

Orain, Eusko Jaurlaritzaren iragarki bat ikusi berri dut. «Kirola egitera bazoaz edo irtenaldi bat burutu behar duzunean...». Sakelakorako aplikazio berri bat da 112 SOS Deiak-ena. «Ikonoa kalka eta laguntzera joango gara».

Ongi. Baina erotu egingo gaituzte. Batetik barreinukada askatasun, abentura, eta sentsazio saltzen digute. Eta, bestetik, eskueran jartzen babesa, ziurtasuna eta kontrola. Nahiz aukera izan, etxean esandakoari sekula jaramonik egin ez, eta Jaurlaritzaren esanei men egitea ez zait bidezkoa iruditzen. Laster gazte eta helduek ere adinekoek paparrean zintzilik erabiltzen duten larrialdi-botoi horietako banarekin ibili beharko genuela esan nion atzo lagun bati. Irribarre bihurria egin zidan. Eta bi hitzetan eman epaia: «Hik bai!».
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.