andoni egana
HITZ ETZANAK

Plazaratu

2020ko martxoaren 13a
00:00
Entzun
«Artistak beldur handiagoa dio emanaldia bertan behera geratzeari birusari baino». Atzo bertan irakurria. Jaialdi baten antolatzailearen hitzak dira. Aipatzen dituen artistak berriz, musikariak, AEBetatikgurera etorriak eta gaur jendaurrean jo behar dutenak. Akaso ez...

Ulertzekoa da handik honaino etorri, dena prestatu, eta jendaurrean azaldu gabe geratzeak sor dezakeen frustrazio punttua. Baina bada mami gehiago sarrerako esaldian. Plazaratu eta aplazaturen arteko tema horretan artista beti sentituko da babesik gabe. Eta artista handia bazara, hainbestean. Edukiko dituzu zure kontratu sinatu eta gainerako. Baina ez bazara... Pandemia dela-eta diru sarrera handiak galaraziko dizkiola esaten duenak ez nau kezkatzen. Lehen handiak zituenak handiak izatera joko du gerora ere. Diru sarrera urriak zituenarentzat, ordea, birusaren hozkada izan daiteke mortala.

Beste era bateko artista, bere kontura lan egiten duen iturgin batek esan zidan, etsia: «Lanak ez huts egite aldera, hamahiru urte dituk azken aldiz gaixotu nintzela. Egun pare bat ohean, ez gehiago. Izan ditiat ondoezaldiak baina ibilian sendatu izan nauk. Ezin izan zioat nire buruari gaixotzeko eskubiderik aitortu. Eta orain, besteren beldurrak izorratu behar naik...».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.