andoni egana
HITZ ETZANAK

Hegaldia

2021eko abenduaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hizkuntzatik hasten gara mundua egokitzen. Eta ez beti hobera. Esanindarra komenigarri da komunikazioan, baina parekoaren arreta erakartze aldera hasten gara hizkuntza bihurritzen, eta gero hizkuntza bihurritu hori geuk sinesten dugu. «Hiltzeko moduko beroa egiten du» dioenak, gezurra dio, baina bueltan-bueltan berak sinetsiko du, eta aire egokiturik gabe ezin izango du bizi.

«Hiltzeko moduko hotza egiten du». Gehienetan, gezurra. «Ni, herrian, ito egiten naiz». Gezurra. «Zortzi ordu lo egin ezean, ez naiz pertsona». Gezurra. «Arnastea bezain garrantzitsua da niretzat bidaiatzea». Tira... Hizkuntzadun animaliak garelako gara animalia gutiziatsuak, ala animalia gutiziatsuak gara eta adierazi egiten dugu? Ez dakit...

Hondarribia eta Kanariar irlak zuzenean lotzen dituen hegaldiak jarri dira abian aste honetan bertan. Lehen hegazkina abiatzean, aireportuko zuzendariarekin batera han ziren agur egitera joandako agintariak, tartean Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkari gorena, Denis Itxaso. Jontxo! Ez al dira agintariak bestelako mezuak ematen ari pandemia dela eta? Joan eta etorri eraman eta ekarriren sinonimo dira birusari dagokionez. Baina, «ni, eguzkirik ezean hil egiten naiz» dioen errukarriari aukera eman behar zaio noski...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.