andoni egana
HITZ ETZANAK

Eguna

2019ko abenduaren 3a
00:00
Entzun
Trumanek bigarren agintaldiari ekin zion Estatu Batuetan; urte hasieran komunistek Pekin hartu zuten eta bukaeran izendatu zuten Mao Txinako Errepublikako presidente; Bartzelonan PSUCeko lau kide fusilatu zituzten; Laosek Frantziarekiko independentzia lortu zuen eta Indonesiak gauza bera Herbeereekiko; Alemania bitan banatu zuten. Urte hartan jaio ziren Niki Lauda karrera-auto gidaria, Ken Follett eta Martin Amis idazleak, Mark Knopfler eta Bruce Springsteen musikariak, handiak kantatu izan dituen Joaquin Sabina, handiagoak egin izan dituen Dominique Strauss-Kahn...

Horrela zebiltzan munduan kontuak 1949an, Eusko Ikaskuntzak Euskararen Eguna abenduaren 3an egitea erabaki zuenean. Frantzisko Xabierkoak hilzorian zela azken hitzak euskaraz esan izanak bazuen dataren aukeraketarekin zerikusirik nonbait.

«Eskuararen eguna» izenburudun orduko testu baten zatiek honela diote: «Eri gaizki da eskuara, hil-hurren ez bada ere. Egun oroz gibelerat ari». «...Orotan kontu bera dugu entzuten: gaztek ez dute gehiago eskuaraz mintzatzen». «... Bagaude hola, hitzik erran gabe, axolarik gabe, arrengurarik gabe?». Ezagunak egiten zaizkigun hitz hotsak. Ez noa zenbat hobeto-zenbat okerrago eztabaidan hastera. Bihar ere argituko du egunak. Euskaraz guretzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.