andoni egana
HITZ ETZANAK

Ezaguna

2020ko ekainaren 26a
00:00
Entzun
Norberak ezagutza handia izan ordez, norbera askok ezagutu dezala. Badirudi esaldi labur horretara ekar daitekeela egungo jendartearen goiburu nagusia. Adoleszentzia garaian, —zerbait falta zaigunean, zerbait eskas dugunean— ulertzeko moduko joera izan daiteke. Bizialdi osoa ahalegin horretan ematea ez da hain ulergarri.

«Erakusteko baino ezkutatzeko hobea zuan hori!» beti iruditu izan zait esaldi jakintsua eta jakintsuen esaldia. Adiskide batek sarri erabiltzen zuen, zela puzker bat, korroskada bat, argazki bat, bertso bat, ateraldi bat... barruan gorde beharrekoa eta argitara emana. Gehienon kasuan, ezkutatzeko gehiago daukagu erakusteko baino, nahiz eta zu zeu izan esaldia oso purian jarri den. Behin, bertso-lehiara zihoan lagun bitxi bati hala aholkatu zion beste adiskide batek: «Saia zaitez zu zeu ez izaten!».

Hauteskunde atarian gaudenez, inkesten loraldia heldu da berriz ere eta datu batek eman dit atentzioa. Carlos Iturgaitz da zerrendaburuetan bigarren ezagunena, Iñigo Urkulluren ondoren. Bete samartua du ezaguna izatearen egungo helburu sakratu hori. Baina, aldi berean, berak du bost-sei hautagaietan baloraziorik eskasena. Ondorioa: Carlos Iturgaitz lehendakari izateko modu bakarra da ahalik eta jenderik gutxienak ezagutzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.