andoni egana
HITZ ETZANAK

Ikasgaiak

2020ko maiatzaren 22a
00:00
Entzun
Birusaren ingurukoez gain, beste berririk ez dela sortzen dirudi. Halaxe da akaso. Baina egoera berezi honetan ohikoak ez diren ahotsei leku ematen asmatu duenik izan da, eta jakin-min handiz irakurtzen ditut, esaterako, berripaper honek Termometroa sailean biltzen dituen pertsonen esanak.

Ez zitzaidan inoiz burutik pasatu ere egin baserritarrek, ardien ile-moztailetza egin ondoren, etxean dituzten artile zakukadak eramateagatik ordaindu egin behar izaten dutenik. Norbaitek hortik aberasten ari direla igual pentsatuko du! Birusa tarteko eta Josebe Blancori esker ikasi dut. Publikoa goretsi arren, ez zitzaidan inoiz bururatu oinezko naizela botoidun semaforo bat erabiltzean komeni dela datorren ibilgailua pribatua edo zerbitzu publikoaren baitakoa den begiratzea. Birusak bide emanda irakatsi dit hori Urko Rodriguez autobus gidariak. Ez nuen sumatzen Erdialdeko Amerikatik gurera etorritako askori, bere ama hizkuntzan aritzeko ohitura dela eta, gaztelania behar bezala menperatzea kosta egiten zaienik. Euskalduna izanik jakin behar nuen, baina birusaldiak eta X.X. etxeko zaintzaileak etorri behar izan dute nire irakasle.

Kontu potoloren bat eta txiki asko ikasteko aukera izan dugu. Ea ikasgaiak baliatzen ditugun...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.