andoni egana
HITZ ETZANAK

Txakurrak

2019ko azaroaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Eguraldi zakurra. Eguraldi tigrea eta eguraldi krokodiloa. Denak batera egiten zituen. Arratseko zortziak eta hogei...» idatzi zuen Hasier Etxeberriak Eulien bazka-n. Ez zen hauteskunde egunaz ari, baina balioko zukeen esaldiak joan zen igandekorako. Eguraldi eta ordu-modu parera zetozen. Hurrengo baterako utziko dut zakurra hori txar- txarrerako bakarrik edo txar-txarrerako nahiz on-onerako, bietarako, erabili izan den gure usadioan.

Txakurrenak atentzioa eman zidan, ordea, igandean. Eman nuen botoa, hasi nintzen hauteslekutik ateratzen eta zerbait sumatu nuen traban atean. Hiru txakur ziren, botoa ematera zihoazenei laguntzera joanak, nagusien ondora epelera sartu nahian, muturra kristalean. Ireki nuen atea, izterrarekin bultzatuz goxo galarazi nien sarrera, eta horretan bukatu zen pasadizoa. Ez noa baloraziorik egitera. Orain urte batzuk esan izan banu hauteslekutik irteeran hiru txakurrekin egin nuela topo, jendeak besterik pentsatuko zukeen. Aldatuz doa mundua...

Txakurren hauteskundeak izan dira hauek. Eguraldi zakurra, txakurrak atean eta Albert Riveraren bideoa Lucas txakurrarekin. Inkestek oso behera zihoala aditzera eman zioten eta azken ahalegina egitea erabaki zuen nonbait. Burutazio ñañoagorik!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.