andoni egana
HITZ ETZANAK

Lehertzera

2019ko urriaren 15a
00:00
Entzun
Laister lehertu behar du. Astelehen goizeko lehen orduak dira eta badaramatzagu hiru egun beruna baino pisutsuagoak. Iragarria dago gainera. Gaur iluntzerako hor nonbait, euria hasiko du eta akaso denboraleren batek erasoko gaitu. Ongietorria izango da. Hego haize egunotan ez dela deus gertatzen ematen du sarri. Geldoago bihurtzen da dena. Ehiztarien tiro hotsen batzuk eta Madrilgo eta Gernikako erakustaldietako zintzilikario biek baino ez gaituzte atera lozorro girotik. Bakoitzak jakingo du zer tenpletan esnatu den...

Katalunian igualtsu. Laister lehertu behar du. Gaur iluntzerako hor nonbait. Iragarria dago hau ere, epaitegiek eguraldiak berak baino sekretu gutxiago baitute gaur egun. Ongietorria izango da aldaketa hau ere. Bi urte luzez iraun du hego haizeak zenbaitentzat, eta ia sinetsarazi digute ez dela ezer gertatzen, berez pasatuko den oldarraldi txoroa izan zela duela bi urteko hura, «normala» dela politikari eta gizarte eragileak kartzelan sartuta edukitzea.

Gaur iluntzean, eguraldia lehertzen denean, kaleak bustitzeko adina euri egingo du hemen doi-doi. Katalunian giroa lehertuko da ordea. Denboralea izango da han seguru-seguru eta herritarrek bihurtuko dituzte kaleak errio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.