Albistea entzun

Euskaraz ari zen gizon bat jipoitu dute Donibane Lohizunen

Joan den asteburuan izan zen eraso euskarafoboa, ez-festen giroan. Eraso gehiago ere izan zirela zabaldu dute sareetan
Donibane Lohizuneko kale bat, iaz. Jendez lepo egon da asteburuan.
Donibane Lohizuneko kale bat, iaz. Jendez lepo egon da asteburuan. BOB EDME Tamaina handiagoan ikusi

Erredakzioa -

2021eko uztailak 3

Euskaraz mintzatzeagatik eraso egin ziotela salatu du Donibane Lohizuneko (Lapurdi) gizon batek. Joan den asteburuan gertatu zen erasoa, goizaldean, eta gisa bereko eraso gehiago gertatu zirela salatu dute sare sozialetan. Donibane Lohizuneko Herriko Etxeak jakinarazi du inkesta bat abian dela gertakariak argitzeko.

Besta egunak zituzten berez joan den asteburuan Donibane Lohizunen, eta, bestarik ez egiteko deia zabaldua bazen ere, jendetza handiak elkartu ziren kalean; liskar handiak izan ziren, tartean taldeen arteko borrokak, baita labanekin ere. Egoera horretan, ostiral gauean, ostatu batean afaltzetik etxera heldu zen Jean Louis Iratzoki, Donibane Lohizuneko herritar bat. Anaiaren etxearen parean gelditu zen bidean, eta balkoian zegoen ilobarekin euskaraz mintzatzen hasi zen.

Kaletik zihoazen hiru gizonezkok Iratzokiri bortizki galdetu zioten zer ote zen hitz egiten ari zen patois hori —tokiko hizketa edo hizkera basa esan nahi du, normalean gutxiesteko erabilia—; «Frantzian» zirela, eta frantsesez behar zuela hitz egin. Bera euskalduna zela esanez defendatu zen Iratzoki, eta hiru gizonak oldartu egin zitzaizkion bet-betan. Hebainduta utzi zuten: orkatila hautsirik, eta Baionako erietxera eraman behar izan zuten, artatzeko. Jasandako erasoa baieztatu dio BERRIAri Iratzokik berak, baina ez du orain arte emandako lekukotzaz harago joan nahi izan.

Peio Etxeberri Donibane Lohizuneko Herriko Etxeko oposizioko zinegotziak Euskadi Irratian baieztatu du erasoa gertatu zela, eta inkesta bat abian dela ere jakinarazi du. Asteburuan gisa horretako eraso gehiago izan zirela erantsi du Kazeta.eus atariak: Kaia ostatuan Mikel Laboaren kantuak jarri zituztelarik «euskaldun putak!» oihu egin zietela eta lagun talde bati euskaraz egiteagatik irain egin zietela ere zabaldu du. Asteburuan Donibane Lohizunera joaniko bisitari batek, halaber, sare sozialetan salatu du ostatu baten atarian zegoen emakume batek luzaz irain egin ziela euskaldunei. Iratzokiren senide batek ere mezu bat idatzi du erasoa gertatu zela salatzeko.

Etxeberrik zehaztu du neurrian jarri behar direla horrelako erasoak, eta, erantzun argi eta tinkoa merezi duten arren, ezin direla orokortu: haren hitzetan, ezin da esan euskararen kontrako eraso orokor bat denik. Ez dakite talde berak egin ote zituen ala ez. Donibane Lohizunen euskararen kontrako jarrerak okerrera egin duenik ez dutela nabaritu erantsi du.

Bestarik izan behar ez zuen asteburu hori liskartsua izan zen, bestela ere. Auto gidari batek bi oinezko harrapatu eta ihes egin zuen; poliziek atzeman, eta atxilotu egin zuten. Beste bi gizon atxilotu zituzten borrokan aritzeagatik; haietako batek labankada bat eman zion besteari. Beste borroka batengatik beste gizonezko bat atxilotu zuten.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Joan Mari Torrealdairi omenaldia

Merezitako omenaldi sentitua

Iñaki Agirre Perez

Hil eta urtebetera, Joan Mari Torrealdairi omenaldi berezia egin diote Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean. Haren ibilbidea goraipatu dute senide, lagun eta lankide izandakoek

Ertzaintzaren auto bat, Durangoko (Bizkaia) epaitegietan ©MIGUEL TOÑA / EFE

Beste gazte bat atxilotu dute Zornotzako erasoarekin lotuta, bederatzigarrena

Gurutze Izagirre Intxauspe

Bi gizon espetxeratu dituzte erasoa dela eta. Bederatzi mutiletatik hiru igaro dira epailearen aurretik, eta bat libre geratu da, baldintzapean; hilero epaitegian aurkeztu beharko du. Gazteak oso larri segitzen du

Lorea Agirrek gidatu zuen Torrealdairen ibilbideari buruzko saioa. ©JON URBE / FOKU

Jarraipena izango duen maratoia

I.A.P

Arratsaldeko omenaldiaren aurretik, Torrealdaik sei hamarkadako ibilbide profesionalean eginiko ekarpenak errepasatzeko jardunaldia egin zuten Martin Ugalde parkean, lau hitzaldirekin

«Babes juridiko» eske, berriz

Beñat Mujika Telleria

Eusko Jaurlaritzako lehendakariak esan duenez, Espainiako Gobernuak «goizegi» hartutako hainbat erabakik «borroka garaia baino lehen» irabazi izanaren irudipena eragin du herritarrengan

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna