Albistea entzun

Migratzaile bat kanporatzeko hegaldia ezeztatu dute

Oraindik posible da hura kanporatzeko agindua betearaztea. Manifestazioa eginen dute gaur arratsaldean, Baionan, egoera salatzeko
Ehoumanen egoera salatzeko Baionan egindako agerraldia.
Ehoumanen egoera salatzeko Baionan egindako agerraldia. GUILLAUME FAUVEAU Tamaina handiagoan ikusi

Oihana Teyseyre Koskarat -

2022ko abenduak 14 - Baiona

Martial Ehouman 2020an heldu zen Baionara, Boli Kostatik. Geroztik, Ipar Euskal Herrian egin du bizia, eta, besteak beste, Gaueko Mahaian laguntzaile gisa ari da. Uztailean, ordea, lanetik ateratzean, Frantziako Poliziak kontrolatu zuen, eta berehala Frantziako Estatutik ateratzeko agindua ezarri zioten. Harrezkero, 45 egunez polizia etxera joan behar izan zuen astean bi aldiz, kontrol judiziala betetzera. Hiru helegite bide aurkeztu ditu bere abokatuarekin batean, baina oraindik ez dute erantzunik ukan. Egoera, alta, larrialdizkoa bilakatu da: bihar Miarritzetik (Lapurdi) Abidjanerako (Boli Kosta) hegaldi batean sartu nahi zuten bortxaz, sorterrira itzularazteko. Azkenean, prefetak hegaldia ezeztatzea erabaki zuen atzo arratsaldean, baina oraindik posible da hura kanporatzeko agindua betearaztea.

Egoera ikusita, Gaueko Mahaiko boluntarioek protesta egitea deliberatu dute. Herenegun arratsean ezohiko batzarra egin zuten, eta erabaki zuten bihar gauera arte afaririk ez banatzea. Beharretan direnei afariak ematen dizkie elkarteak, eta, gauero, batez beste 102 apairu prestatzen dituzte. «Erabaki azkarra da, injustua iruditzen zaigun egoera bat salatzeko. Prefetari eskatzen diogu berriz aztertzeko Martial Ehoumanen kasua, eta kentzeko haren kontrako neurriak», adierazi zuen Cathy Loubressac elkarteko lehendakariak, atzo egoera azaltzeko egindako prentsaurrekoan. Gainera, manifestazioa antolatu dute gaurko: 18:30ean abiatuko da, Baionako Pausa etorkinen harrera gunetik.

Prefetaren beha

Francisco Sanchez Rodriguez Ehoumanen abokatuak azaldu duenez, Frantziako Estatutik kanporatzeko aginduari helegitea ezarri diote, eta Bordeleko auzitegi batean (Okzitania) aztertzekoa dute urtarrilean. Haatik, helegiteak ez du balio agindua behin-behinean eteteko, eta, horregatik, berehalako kanporatze arriskuan dago Ehouman oraindik ere, nahiz eta osteguneko hegaldia ezeztatu. Prefetaren esku da kanporatze agindua etetea.

Hortaz, Ehoumanek egonaldi-baimen agiri berezi bat eskatu dio prefetari, Baionan «integratua» dela argudiatuz. Salatu du bizi duen egoerak «ikaragarrizko estresa» eragiten diola, eta egoera «ankerra» dela. «Biziki gogorra da bizi dudana, eta ez dut ulertzen nolaz posible den halakorik gertatzea». Prefetaren erantzunaren beha dago orain, eta, anartean, «ingurukoen mobilizazioa» eskertu du.

Baionako hainbat elkartek prefetari gutun bat helarazi diote Ehouman «sozialki eta profesionalki integratua» dela adierazteko. Segurtatu diote «ordu anitz eskaintzen» dizkiola elkarte biziari. Ehoumanek ere hala baieztatu zuen. «Ene bizia hemen egina dut, lagunak hemen ditut, elkartasuna hemengo elkarteetan erakusten dut».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Argia sariak jaso zituztenak, atzo, Usurbilgo Atxega jauregian. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Argia sariak, Azterketak Euskaraz-i eta Oihana Goirienari

Irati Urdalleta Lete

'Karpeta urdinak', Zugazart, '(Min)bizi' eta Euskal Mastodon komunitatea ere saritu dituzte
<em>Aita Mari</em> ontzia Pasaiako portuan (Gipuzkoa), 2020ko uztailean. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

'Aita Mari' ontziari milioi bat euroko isuna jarri dio Espainiako Gobernuak

Isabel Jaurena Edurne Begiristain

Zigorrak lotura du 2020an Palermon gertatu ziren ekintza batzuekin. Itsas Salbamendu Humanitarioak alegazioak aurkeztuko ditu
 ©MARISOL RAMIREZ / @FOKU

Kontrol telematikoa hobetu beharra

Maite Asensio Lozano

Tratu txarrak ematen dituzten gizonei eskumuturreko telematikoa jartzea maizago eskatuko dute poliziek eta fiskalek, baina gailu horien nahi gabeko ondorioek kezka piztu dute eragileen eta biktima taldeen artean.
 ©BERRRIA / BERRIA

«Zergatik egon behar dut nik kontrolpean?»

M. Asensio Lozano

Manuelaren senar ohiak eskumuturrekoa darama. Gizonak maiz uzten du gailua kargatu gabe, eta, alarmak etengabe jotzearen ondorioz, antsietate arazoekin dabil emakumea.

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...