EH Bilduk babestu egingo ditu Espainiako Gobernuaren neurri sozialak

gotzon hermosilla
2019ko apirilaren 3a
00:00
Entzun
EH Bilduk iragarri du babestu egingo dituela Espainiako Gobernuak Kongresuko Diputazio Iraunkorrean gaur aurkeztuko dituen neurri sozialak. EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegik esan du neurri horiekin egindako urratsak «txikiak» direla, baina «norabide onean» doazela, eta horregatik babestuko dituztela.

Espainiako Gorteak desegin ostean, Diputazio Iraunkorraren bidez aurrera atera nahi ditu Espainiako Gobernuak zenbait neurri sozial. Baina indarrak oso parekatuta daude Diputazio Iraunkorrean. 65 diputatu dira. PPk, C's-ek eta UPNk badituzte kontrako 32 boto; PSOEk, Unidos Podemosek, ERCk, EAJk, PDeCATek eta Compromisek aldeko botoa emango balute —eta hala iragarri dute gehienek—, beste 32 lirateke, eta EH Bilduren bakarrak erabakiko luke. Horixe nabarmendu du Otegik: «Ezker independentista erabakigarria denean, eskuinari galga jartzen dio, eta jendearen bizimodua eta herrien autogobernua hobetu egiten ditu».

EAJk, berriz, esan du oraindik ez duela erabaki zer bozkatuko duen gaurko saioan, eta «negoziatzen» jarraitzen dutela.

Alokairuen inguruko arau berriak, gurasotasun baimenak parekatzea, 52 urtetik gorako langabeentzako diru laguntzak eta beste zenbait neurri eramango di- tuzte gaur Kongresuko Diputazio Iraunkorrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.