Sekretu Ofizialen Legea aldatzea onartu dute

2020ko ekainaren 24a
00:00
Entzun
Espainiako Kongresuak lehen pausoa eman du Sekretu Ofizialen Legea aldatzeko. Proposamena tramiterako onartu zuen atzo osoko bilkurak, PSOEk, PPk, Unidas Podemosek, ERC, EAJ, EH Bildu, Junts Per Catalunyak, Mas Paisek eta CUPek babestuta. Jeltzaleek eraman dute egitasmoa Kongresura, eta, besteak beste, asmoa da sekretupean dauden agiriak desklasifikatu ahal izatea 35 urte igarotzan. Eztabaidan, Aitor Esteban EAJko bozeramaileak gogorarazi zuen egun indarrean dagoen legeak 52 urte dituela eta frankismoan onartu zutela: «Herritarrak jada helduak dira. Estatua beto gisa erabiltzen bada, agian, batzuk ez dira ari estatua defendatzen, euren interesak baizik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.