KRITIKA. Dantza

Argi bat ilunean

Agus Perez -

2020ko irailak 17

'Oum'

Konpainia: Massala. Koreografia: Fouad Boussouf. Dramaturgia: Mona El Yafi. Musika-konposizioa eta interpretazioa: Mohamed Aljaramani, Lucien Zerrad. Dantzariak: Nadim Bashoun, Sami Blond, Mathieu Bord, Loic Elice, Filipa Correia Lescuyer, Mwenwa Marchand. Lekua: Miarritzeko Kasinoko aretoa. Eguna: Irailak 15..

Oum Kalsoum egiptoar abeslariak 200 milioi disko saldu zituen mundu arabiarrean XX. mendearen erdialdean. Horrela izanik, Fouad Boussouf marokoarrak emakume haren doinuetan murgilduta eman zuen haurtzaroa, eta haren abestietan aurkitu zituen Omar Kayyam olerkari persiarraren lauko nagusiak. Kayyam orain dela mila urte aritu zen bizitzari kantuka, lirismo paregabea lagun, eta haren bertsoetan inspiratu da koreografoa Oum izeneko lan zoragarri hau eratzeko.

Argiontzi kulunkari bakar batek argitu du hasierako eszena korda zuri bertikalez egindako gortina handiaren atzetik, eta haren kontrargian ikusi dugu lehendabiziko dantzariaren figura. Agertokiaren kontrako muturrean gainontzeko dantzariak agertu dira lau gizon eta bi emakume izan dira guztira, zutik, multzo trinko batean eta indar eszeniko handiz Kayyamen bertsoak errezitatzen.

Hasierako multzo horretan bi musikari zeuden, eta beren partitura aberatsarekin dantzarien eboluzio miresgarriak gidatu eta norabide transzendental egokitik bideratu dute artelan eszenikoa. After estiloko konpas dotoreekin hasi ostean, askoz konplexuagoa bihurtu dute konposizioa, oinarri grabatuari zuzenean jotako ouda (laute arabiarra), perkusioa eta gitarra elektrikoa gehituz eta ukitu orientalista eta afrikanistekin edertuz.

Hasiera batean, dantzari denak azaldu dira gris eta beltz gamako prakak eta jakak jantzita eta efektu nabaria sortu dute haietariko bakoitzaren orrazkerek baten adats luzeak, beste baten rastek, gizonen bizarrek, besteren baten mototsak..., lan osoaren estetika neurtu baina ongi landuaren seinale. Denak ibili dira oinutsik, eta jakak erantzi ostean kamisetetan ugaritu da koloreen paleta leuna. Hasierako uneetan buruen mugimendu soila izan da nagusi, eta gero, behin oinak lurretik askatuta, hegaka hasi nahiari ekin diote, baina ez hegaztien imitazioaren bidetik izpirituaren barne-indarraz baizik.

Dantzaren bidezko mistizismoaren bilaketa horretan rol nabarmena jokatu du gorputzen diziplina fisikoak, eta bide horretatik izan dira posible eskuak elkarri emanda eraiki dituzten multzo eskultoriko aldakorrak, non tontorrean zegoen emakumea estasi egoeran aurkitzen zen, eta non jauzi akrobatiko izugarriak erritmo-eztandekin, hip-hop eta afrikar estiloaren aztarna batzuekin eta derbitxeen moduko bira hipnotikoen artean baitzetozen. Amaiera aldera, zuhaitz zuri bat sortu du dantzari batek atzeko gortinaren hariekin, eta beste guztiak argi soil haren azpian elkartu dira, ilunak inguratuta, pausatuki eta isiltasun osoz, azken abestiaren konpasak agortzen ziren bitartean. Ikusleek, nola ez, zutik eta denbora luzez txalotu dute lanaren bikaintasuna eta artista guztiak gorputz eta arima aritu izana.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Sindikatuen agerraldia, gaur. ©BERRIA

Hezkuntza Sailak «planifikazio integralik» ez duela salatu dute sindikatuek

Gotzon Hermosilla

Ohartarazi dute «transmisio kasuak ugarituko» direla neurriak hartzen ez badira. Greba egunetik astebetera, adierazi dute ez dutela baztertzen beste mobilizaziorik egitea.

Osasungintzako sindikatuen protestak. ©Gorka Rubio/FOKU

«Hitzetatik ekintzetara pasatzeko» eskatu diote sindikatuek Osakidetzari

Maria Ortega Zubiate

SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek osasun sistemaren egoera hobetzeko neurriak hartu ditzala eskatu diete Osakidetzari. Adierazi dute neurriak hartu ezean mobilizazioekin jarraituko dutela.

Hainbat ikasle, ikasgeletara sartzeko zain, Bilbon. ©Luis Jauregialtzo / Foku

32 ikasgela itxi dituzte egun bakarrean Hego Euskal Herrian

Mikel O. Iribar

Ikasturtea hasi zenetik, 364 ikasgela daude itxita Hegoaldean. Guztira 231 ikastetxetan izan dira itxiera horiek.

PCR proba bat, Gurutzetako ospitalean. ©Luis Jauregialtzo, FOKU

Lehen aldiz, laurehun kasuren langa gainditu du Nafarroak

Uxue Rey Gorraiz

Beste 826 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Horietatik 421 Nafarroan detektatu dituzte. Positiboek goia jo dute lurralde horretan, eta hildako bat izan da. 497 lagun daude erietxean Hegoaldean: horietatik 81, ZIUetan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna