Irudia. Iruñea

Giza katea urriaren 5ean, presoen alde

JAGOBA MANTEROLA / FOKU.
2019ko irailaren 18a
00:00
Entzun
Sare herritar plataformak adierazi du euskal presoen eskubideen alde mobilizatzen jarraitu behar dela, «urteetako sufrimendua atzean utziz, konponbidean urratsak biderkatzeko», eta, hala, datorren urriaren 5ean giza kate bat egingo du Iruñean, 12:00etan, Zubiak presoak etxeratzeko ekinbidearen barruan: Oblatas eta Santa Engraziko zubiak lotu nahi ditu. Nafarroako Sarek antolatu du giza katea. «Presorik gabeko herri baketsu eta justuago batean amesten dugun herritarrek izan behar dugu bide horretan parte aktibo. Presoen korapiloa askatu egin behar dugu». Argazkian, atzo, Iruñean, egindako aurkezpenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.