Irudia Bilbo

Akordioa helburu, protestan jarraituko dute

ARITZ LOIOLA / FOKU.
2019ko azaroaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Kristau Eskolak sareko langileek hilabeteko grebaren bigarren eguna izan zuten atzo. Mobilizazio ugari egin zituzten, eta manifestazio bat Bilbon. Sindikatuen arabera, «erantzun zabala» izan zuten atzoko lanuzteek: beharginen %75ek bat egin zuten; patronalaren arabera, %16k. ELA sindikatuko Miren Zubizarretak azaldu duenez, «aurrerapausoak» egin dituzte negoziazioetan; azaldu duenez, «desadostasun handiena» irakasleen lekualdatzeen gaian dute. Arratsaldean, bilera batean elkartu ziren aldeak, eta akordio oso aurreratuta zegoela adierazi zuten hainbat iturrik. Iluntzean ez zen oraindik batzarra bukatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.