Beste lau preso, Euskal Herritik gertuago

2020ko ekainaren 11
00:00
Entzun
Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak jakinarazi du lau euskal preso Euskal Herritik gertuago dauden estatuko espetxeetara lekualdatuko dituela, COVID-19aren izurriak sortutako osasun baldintzek ahalbidetzen dutenean: Julen Atxurra, Asier Mardones, Balbino Saenz eta Asier Rodriguez (EPPK).

Atxurra Puerto I-etik (Andaluzia) Aranjuezera (Madril) eramango dute. 61 urte ditu, eta buruko isuri bat izan zuen maiatzaren 13an. Rodriguez Alborotetik (Granada) Soriara lekualdatuko dute; Mardones, Alacantetik (Herrialde Katalanak) Logroñora; eta Saenz Valentzia III-tik (Herrialde Katalanak) Valladolidera eramango dute.

Etxerat-ek esan du mugimenduok ez direla nahikoak; «are gutxiago Atxurraren kasuan; Euskal Herrian egon behar du».

Bestalde, Frantziako Dei Auzitegiak irailaren 16an jakinaraziko du Iratxe Sorzabal presoaren kontrako laugarren euroagindu eskaeraren ebazpena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.