Albistea entzun

JIRA

Hizkuntza bakarra

Angel Erro -

2023ko irailak 19

Bidea azkar zabaldu zen: itzultzaile neuronalak, beste hizkuntza batean idatzitakoa argazki baten bidez itzultzen zizuten aplikazioak, bideo bat sartu eta pertsonaiak (ezpainetako mugimenduak ongi egokituta) nahi zenuen hizkuntzan eta haien jatorrizko ahotsaz mintzarazten zituzten adimen artifizialeko programak... Ohartzerako, ez zegoen hizkuntzarik munduan. Ez zegoen erdararik, hobeto esan. Denok edozer gauza jaso ahal genuen gure jatorrizko mintzairan.

Hortik, baina, ez zen eratorri, lehen belaunaldiko baikorrek uste bezala, Lur planeta osorako gobernu bakarra. Nazioek eutsi zieten mugei; are gotortu zituzten. Turismoa murriztu zen, eta toki batzuetan debekatu: sistema sofistikatu ahala (aldaera dialektalak ere sartu eta entzungailuak ikusezin eginda) ez zegoen modurik parekoa atzerritarra ala aberkidea zenuen jakiteko, amarruz edo torturaz ez bazen.

Gurea bezalako herri elebidunetan itxaropen handiz jaso zen. Akabo diglosia eta bazterkeria. Hiritar bakoitzak arreta jaso (eta eman) ahalko zuen bere (eta bestearen) hizkuntzan, edozein zuelarik profila. Soziolinguista batzuek uste dute munduko hizkuntza asko dagoeneko makinek baino ez dituztela egiten, desagertu direla analogikoki, tartean euskara.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...