Albistea entzun

JIRA

Irabazien galera

Angel Erro -

2023ko apirilak 6

Erkide edo erresuma zahar bateko kultur sari nagusia bestseller idazle bati eman izanak ez du eztabaida handirik piztu. Sariak berez dira bidegabe eta (jarri hemen nahi duzun adjektiboa). Sarien azpiko eztabaida isila agian da zergatik ez dioten dena delako saria beste norbaiti eman.

Erkide edo erresuma zahar bateko kultur sari nagusia eman diotenari emateko arrazoiak aletu ditu, dagokion prentsaurreko ofizialean, hautagaitzaren proposatzailea izan den Artearen Historiako katedratikoak. Arrazoi asko eman ditu alde: erkide edo erresuma zaharrarekiko lotura, esaterako, zeinaren adibide anitz eman dituen; deigarriena, haren trilogia ezaguna editore bati aurkeztu eta honek beste nonbait girotzeko egin proposamenari ezezko biribila eman izana; lucrum cesans handia ekarriko zigun! Beste literato batzuen babesa ere aipatu du (Julia Navarro, Maria Dueñas eta Javier Sierra). Ongi da. Eman diote. Harekin batera Laura Txibite ipuingile gaztea ere sarituko dute, talentu promozioan.

Gogoratu, galdera beti da saria nori ez dioten eman. Orduan, Txibitetarrengandik atera gabe, zergatik ez dute Fernando Luis aita edo Beatriz ahizpa batean eta bestean saritu? Bata onegia delako eta besteak, gainera, euskaraz sortzen duelako?

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.