Angel Erro.
JIRA

Bulegoak (II)

2023ko ekainaren 2a
00:00
Entzun
Bakoitza ate ezberdin batetik sartu da, atarian zintzilik aurkitutako maskara jantzita. Asteko egunen izenez deitzen diote elkarri, ebakerak nongotarrak diren iradokitzen badu ere: Martitzen, Ortzirala, Neskenegun...

Ostegunak hartu du hitza. «Tentuz aztertu behar dugu zer egin. Tentuz eta azkar. Ez dugu munduko denbora guztia. Sorpasso-a oraindik eman ez bada ere, gertu dago eta, oraingoan izan ez bada, hurrengoan izan daiteke, hemendik gutxira». «Baina nola utziko dugu aldundia haien eskuetan?». «Ez da lehen aldia izango, eta ez zuten luze iraun». «Bai, baina orduko egoera eta oraingoa ez dira berbera, haiek ere ez dira lehengoak, ikasi dute». «Ikasi, gutaz». «Gutaz-edo...». «Haiek nahi bai».

Marmarra hazi da. Igandeak esku hartu behar izan du giroa baretzeko. «Hemen gauden guztiok gauza bera dugu helburu. Hona bildu bagara da erabakitzeko zer komeni zaigun, zerk ekarriko digun luzera onura gehien edo, nola begiratzen diogun, kalte gutxien: txanda-pasa egin eta karguaz jabe daitezela utzi, edo hura saihesteko deabruarekin berarekin ere akordioetara iritsi». «Hemen deabru bakarra hegemonia aldatzeko aukera da», zirrara batek hartu ditu guztiak, «eta hura begiztarazteak berak ere infernua ekarriko digu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.