Angel Erro.
JIRA

Lehoinabarrak

2023ko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Egia esan, ez zait ongi etortzen Alemaniak Leopard tankeak igor ditzala Ukrainako frontera. Esanen nuke horretan bat natorrela, edo bat nentorrela, Scholz kantzilerrarekin. Horretan eta presiopean ezetz esaten ez jakitean ere. Gero damuak janda egon arren, baiezko errazekoa naiz ni. Eta, dirudienez, bai kantzilerra ere.Berea, berez, munta handiagokoa da, erantzukizuna ere handiagoa baita. Pentsa, balizko beste mundu gerra bat, hirugarrena, eta tartean Alemania. Tira, edo Garaipena, Mendebaldeko demokrazien nagusigoari, zenbat esanen dugu, beste hamarkada batez behintzat eustea. Historia liburuen goraipamena. Agian plazatxo bat hiriren batean, sorterrian ziur baietz.

Nik ez dut hainbeste arriskatzen, egia esan. Orriotan dagoeneko hanka sartuta nago eta ez zait ezer gertatu, ez dit Martxelok deitu, ez beste inork, kontu eske. Gerraren kontra egoteak ez du kostu handiegirik. Miss jarreraren abantailetako bat. Batez ere urrunekoen kasuan. Edo abstraktuan hitz eginda. Gerra hurbilagokoekin, berriz, zer gailentzen da? Printzipioak ala duguntxoa galtzeko beldurra? Erosotasuna ala justizia? Justiziak guretarren komenientziara lerratzea ez bailekarren beti. Ez bailekarren, ene! Uste dut hobe dudala hemen uztea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.